Astekaria


2014-10-23

Egun honetan bloga sortzen eta trasteatzen egon ginen denbora guztian. Hasteko, googleko kontutik, Blogger-en bitartez bloga sortu genuen. Ondoren, pasaden astetiki pentsatzen egon ginen gaia kontuan harturik, tituloa jarri diogu gure blog-ari, baita URL bat ere. Entretenigarria izan zen, gutxi geudenez klasean, azkar erabiltzen ikasten genuen blog-ak ematen dizkigun aukera desberdinak, eta gainera zailtasunak erraz konpontzen genituen. Egindako gauzak hauek izan ziren:

  • Sarrerak nola sortu
  • Argazkia editatzen ikasi
  • Argazkiak txertatu blogean
  • Argazkiei tamaina aldatu
  • Argazkiak sartzeko modu desberdinak
  • Bideoak txertatu blogean
  • Bideoak sartzeko modu desberdinak
  • Bideoei tamaina aldatzea
  • Etiketak jarri
  • Gadget- ak jarri (azpitituloa...)
  • Orrialde desberdinak sortu
  • Diseinua aldatu
  • Tituloaren atzekaldean argazkia jarri (hala ere, gustoko nuenez gehiago argazki barik, froga egin eta ondoren kendu egin dut)

Lehenengo kontaktua izan dut Blog-arekin, eta oso galduta ikusi dut nire burua hasieran, eskertzen dut oso lehnengo egun honetan hain jende gutxi egotea klasean, holan errazago konpontzeko sortzen ziren zailtasunak, gainera, guztien artean laguntzen genuen elkar, eta gustora egon nintzen. Gainera, kontuan harturik ez  nuela ideiarik ere ez gai honi buruz, saio honetan nahikotxo ikasi dudala uste dut.

Gainera, praktiketatik etorri berri naizenez, han konturatu egin nahiz irakasleen prestakuntza eza izugarrizkoa dela, gutxienez, orokorrean. Eta horrek hausnartzera eraman ninduen, eta beraz, IKTak ikastera eta nire prestakuntza sendotzea nahi nuenez, nolabait, motibatzen nau ikasten hastea horrelakoak. Azkenik, esan beharra dago, nahiko azkar ikasten dugu gure belaunaldikoek, ikusi dudanagatik, beraz, erraza ikusten dut guk irakasle bezala alfabetatze digitalera egokitzea.


2014-10-30

Gaurkoan, pasaden eguneko bloga aztertuz eta blogak eskaintzen dizkigun gauza desberdinak begitzen eta ikasten jarraitu dugu (Pasaden eguneko probak ezabatu eta berrientzako sarrera emanez). Horretarako, gidan ageri den 13. orrialdeko "Check list" jarraitu egin dugu, eta Blogger orrialdea nahiko txarto zebilenez, zailtasunak egon dira lan egiterako orduan, beraz, egin ahal izan duguna honako hau da:

  • Etiketa nubea sortu
  • Sarrera berregin dut, argazkia txertatuz
  • Erlojua jarri (clocklink orrialdea erabiliz eta hortik hautatuz)
  • Perfila editatu eta argazkia ipini
  • Link zerrenda bat egin dugu, klaseko lagunen blog-ak txertatuz (URL ak eskatuz)
  • Feed-ari buruzko bideo bat ikusi dugu.
  • Erabiltzen hasi gara, Hezkuntza Saileko orria blogean txertatuz.

Gaurkoan, nahiz eta jende gehiagorekin aritu eta gelaren martxa jarraitzea horrelakoetan zailagoa den arren, nahiko lasai ibili nahiz Blog-eko erabilera berriak aztertzen eta egiten. 

Gero eta hobeto erabiltzen dakit Blog-a, baina ez hori bakarrik, gero eta argiago ikusten ditut haren erabilpenak eta eskaintzen dizkiguten erraztasunak, beraz, zentsuzkoa ikusten dut orain egiten ditudan gauzak, orainarte izan ere, nahiko galduta nengoen.

Bestetik, klasean nengoela grina piztu dit hainbat gauzak, eta adibidez, erlojuak bilatzeko orri desberdinak bilatzen egon naiz, Gadget posibleak aztertzen egon naiz... izan ere, eskatzen ziguten pauso bakoitza eta gero askotan denbora tarte txikia neukan eta trasteatzen hasten nintzen.


2014-10-31

Gaur bloga erabili beharrean, blogei buruzko informazioan eta teoriaren  sakonketan aritu gara. 
Blogari buruzko ezagutzak zabaltzeko lana proposatu digute eta ondoren egindakoari buruzko aurkezpena egitea.
Horretarako lehenik bakarka eta gero taldetan banatu gara eta horrela lan egin dugu: 


  • Hasieran bakarka informazio desberdina lortu dugu (zer da bloga, erabilerak, blog motak...)
  • Ondoren komunean jarri dugu eta gure aurkezpenerako baliagarria zena edo kontatu nahi genuena aukeratu dugu 
  • Aurzkepena egiteko programa aukeratu dugu: Prezi
  • Preziaren diseinua hautatu dugu, informazio txertatu eta animazioak jarri.
  • Ondoren, denbora soberan geneukanez, eta beste baliabide batzuk erabiltzeko nahiarekin geratu garenez, Bubbl erabili dugu eskema  bat egiteko eta Prezian txertatu dugu.
  • Azkenik, aurkezpenak klasearen aurrean egin ditugu.


Blogaren teorian sakontzeko metodo aproposa iruditzen zait, eta praktikarekin behin aritu garela, ondo ikusten dut jarduera hau egitea. Web orrialde mordo ikusi ditut blog-ei buruzkoak, baita hainbat blog ere; bai gidan jartzen zituen linkak jarraituz baita nire kabuz bilatutakoak ere.

Gainera, irakasleak aurkeztu dizkigu aurkezpenak egiteko baliabide desberdinak, eta hauek aztertu egin ditut, eta kontuan hartuko ditut, baina gaurkoan taldeak nahiago izan du Preziarekib ibili, jadanik ezagutzen genuenez eta denbora gutxi geneukanez, lana ondo atera zedin; hala ere, azkenean, denbora izan dugu beste bat frogatzeko. Hauek dira baliabideak:


  • Padlet: horma irudi digitla. Honekin trasteatzen egon naiz apur bat nire kabuz.
  • Prezi: diapositibak sortzeko programa. Erabili izan duguna
  • Bubbl: eskemak egiteko. Erabili duguna baita ere.
Gainera, ikaskideen aurkezpenei esker gure ezagutzak handitu ditugu, izan ere, geneukan denbora gutxiarekin informazio askorik ezin genuen bildu, eta gaia nahiko zabala zenez, gauza desberdinak jorratu izan ditu talde desberdinek.





2014-11-13

Gaur bloga aparte utzi dugu, Word-ean zentratzeko eta ematen dizkigun erabilpen desberdinak ikasteko. 
Horretarako, lehenik eta behin, azalpen bat eman digu irakasleak, lehiatila (Hasiera, Ikuspegia...) bakoitzean dauden trresna desberdinei buruz; hona hemen niretzat berriak zirenen azalpena:
Ikuspegia
  • Eskema moduan jarrki dugu Word-a, honek, adibidez, aurkibidea egiteko erraztasunak ematen ditu.

Hasiera
  • Bibliografdia edo etab.alfabetikoki jartzeko, "Az->" agertzen den botoia klikatu, bibliografia hautatu ostean, eta alfabetikoki jarriko da.
  • Letra motak: larriak, xeheak...alda daitezke "Aa" botoia sakatuz.
  • Tituloa: aldez aurretik ikuspegia /eskema sakatzean eta bertan eskema sakatzea..."nivel2" jarri

Txertatu
  • Estekak eta markatzaileak: Hitz bat hautatu..."marcador" klikatu, ondoren beste hitz bat hautatu, "hiperbinculo" klikatu gero "lugar en este documento".

Erreferentzia
  • "Tabla de contenido" : aurkibiderako erabilgarria
  • "Insertar cita":  "nueva fuente" txertatu, eta "Bibliografia" sartzen dut. Holan, agertuko zaigu liburu horren aipua.
  • Argazki bat klikatu eta "insertar titulo" jarri.
Errebisatu
  • Komentarioak txertatzeko: "nuevo comentario"
  • "control de cambios": hor aldaketak agertuko dira.
Azalpena egin eta gero, lanean jarri gara, horrek erakutsi digu azalpenak ondo ulertu ditugula, eta hainbat gai jorratu ditugu praktika honetan; hala nola: atalak zenbatu, alfabetikoki ordenatu, portada sortu, aurkibidea txertatu...

Ni ez nahiz oso aditua Word-aren erabilpenean, izan ere, nire etxeko Word programa oso zaharra da eta tresna gutxi ditu. Beraz, klase hau erabilgarria izan da niretzat, gauza asko ikasi ditudalako, baina hala eta guztiz ere, praktikan jartzeko aukera gehiegirik ez dut. Klase honen ostean erraztasunak aurkitu ditudala uste dut bereziki esparru hauetan:
  • Aurkibidea egiteko
  • Bibliografia alfabetikoki jartzeko
  • "Control de cambios" erabiltzea
  • Figurak txertatzea (karratuak, hirukiak...) 
  • Eskema modua jartzea ikuspegia



2014-11-14
Gaur proiektu batekin hasi gara, horretarako taldetan jarri gara eta talde dinamika batekin hasi gara.
Hiztun batek idatzitako taldean lan egitean gertatzen diren egoerak irakurri eta hausnartu dugu:

Egoera ia guztiak pairatu ditugu taldekideok, taldean lan egitea aberatsagoa izaten da baina zailagoa, teknika desberdinak behar ditugu, bakoitzak lan egiteko metodo bat edo beste duelako, guztiak desberdinak garelako; eta koordinazioa bestetik, zaila da baita.

Ondoren lan kooperatiboen osagaiak ikusi ditugu; ondo ikusten dudana, birgogoratzeko taldean lan egiteko modurik osasungarriena eta eraginkorrena. Geroago,  "Los jetas y los pasotas" irakurri dugu eta komentatu dugu: azkeneko erabakia honako hau da: "pasota" eta bereziki, "jeta" horiei hasieratik euren aprobetzatzeko nahi hori moztu behar diegu, beldur barik.

Azkenean, taldean haritu gara arauak ezarriz eta talde fitxa egiten, Site bat sortu eta guzti.
Site-a sortu eta gero horrekin lan egin dugu orrialdeak zabalduz: Materialak gordetzeko, aktak, emangarriak eta aurkezpenak.



2014-11-20

Egoeraren azterketari ekin diogu gaur. Horretarako, Lehen Hezkuntzako 4.maila oinarri hartu behar izan dugu eta praktiketan bizitakoa oinarri harturik, gure taldekide batean oinarritu gara, izan ere, LHko 4.mailan aritu zen.

Informazio hori mapa kontzeptual batean jarri dugu modu eskematikoan "Popple" baliabide digitalaz balaituz; berria zena guretzat, baina nahiko erraza izan da erabiltzen.
Ondoren galdera batzuk erantzun ditugu gure hipotesiak botatzeko errasagoa izateko. Horretarako brainstorming bat egin eta hortik ideiak aukeratu ditugu.

Galdera honakoak dira:


  • Zergatik sortu da eskaera hori?
  • Zein izan beharko zen nire erantzuna?
  • Eguneroko lanean ikasgelan abantailarik al dauka IKTakaplikatzeak?
  • Eskolan zer nolako planteamendu dago arlo honetan?
  • Zertarako erabil ditzaket nik IKTak? Zer egin daiteke ordenagailuekin?



Azkenik, kronograma bat egin dugu hurrengo asteetarako lan plangintza sortzeko, proiektua ondo ateratzeko.


2014-11-21

Gaur lanarekin jarraitzeko, gaitasun digitalari buruz informatu izan gara, horretarako bideo bat ikusi dugu. Honakoa:

 Bideo hau ikusten genuen bitartean apunteak hartzen genituen, gero gure lana osatzeko. Oso interesgarria iruditu zait bideoa, eta ondo azalduta egon dela.
Ondoren web orrialde desberdinetan begiratu ditugu,  gehiago informatu ahal izateko eta ondoren mapa bat egiteko: Mapa hau "popplet" baliabide digitalarekin sortu dugu.


 

Nahiko osoa egin dugu informazio interesgarri eta garrantzitsu asko aurkitu dugulako. Ondoren, guztien artean sintesia osatu dugu eta gure hausnarketa egin dugu, taldeko hausnarketa.


Azkenik, klasearekin amaitzeko hurrengo bi jarduerak azaldu eta horiei ekin diogu, "Delicius" programan kontu bat sortuz.


2014-10-27



Gaur, taldekoek 5.6 ariketa egin gabe zeukatenez, denbora utzi du hau egiteko. Nik bitartean, etxean egin nuenez, bloga aztertzen eta editatzen egon naiz, baita IKTei buruz informatzen ere.

Ondoren, denbora galtzen geudenez iruditu zaigunez, hurrengo ariketa prestatzen hasi gara: egoera berdefinituz.

Komentatu nahi dut Delicius programa hau ez nuela ezagutzen eta oso erabilgarria iruditzen zaidala; gainera, karrera honetan hainbeste lanekin askotan apuntatu nahiko nituzke link ugari, eta honek lana erraztuko dit.
 

2014-12-11

Jadanik, klase hau baino lehen, proiektua bideratua eta ia amaitua genuen, beraz, gaur, azken pintzeladak eman ditugu eta sortutako Bloga birmoldatu egin dugu, erabiltzeko errazago izateko. Ondoren, zein baliabide digital erabiliko dugun aurkezpena egiteko eztabaidatu dugu, baina oraindik ez dugu argi.

 


2014-12-12

Klase honetan proiektuarekin amaitu dugu: horretarako, txostena berrirakurri dugu eta aurkezpena prestatu dugu. Aurreko eguneko eztabaida konpondu dugu, eta azkenean, erabiliko dugun baliabide teknologikoa Prezi izango da. Prezia jadanik sortu dugularik:



Gainera, aurkezpen bat ikusi izan dugu, klaseko talde bateko proiektua. Interesgarria iruditu zait eta ondo azaldu dutela ere, gainera,atal asko jorratu dituzte: kronograma, inkesta.... Hurrengo astean egin beharrekoaren adelanto bat modukoa izan da. Hurrengo astean gainerako kideen proiektuak ikusteko nahia daukat, eta gurea erakuzteko ere.

Proiektu honekin nahikotxo ikasi dudala uste dut, irtenbide bat bilatuz IKT erabiltzeko zailtasun horietarako. 


2014-12-18

Gaur aurkezpenekin ibiligi gara; aurkezpen desberdinekin, bai modulu laneko aurkezpen bai IKT Proiektuaren aurkezpena ere.

Hasieran talde batek Modulo Lana aurkeztu egin dute. Lehenengo egin dutena izan da haien prozesua eta horrelakoak lana egiterakoan azaldu Power Point baten bidez, eta ondoren haiek sortutako bideoa ikusi dugu. 

Esan behar dut aurkezpena apur bat astuna izan dela, izan ere, prozesua eta lanaren atalak azaltzea interesgarria izan da, baina partaide guztien herrietako ondare kulturalak aurkeztea astunegia izan da niretzat. Bestetik, bideoa oso ona iruditu zait, oso profesionala. Planoak asko gustatu zaizkit eta baita ere istorioa, hala ere, umeentzako ez dakit aproposena den; baina benetan txundituta geratu naizela bideoarekin.
Bihar guri tokatzen zaigu gurea aurkeztea, beraz, ea zelan doan!

Ondoren apur bat lanean ibili gara eta momentu horretan nire taldekideei erakutsi diet Site-ari atzo egin nituen moldaketak: politago, txukunago, antolatuago eta ikuskorragoa egoteko (marrazkia txertatuz, gure argazkia, diseinua aldatuz...) eta asko gustatu izan zaie. Holan geratzen da Site-a orain:





Ondoren, IKT Proiektuen aurkezpenekin hasi gara, printzipioz bi taldek aurkeztuko genuen baina azkenean hiru izan gara.


Lehena Childtopia eskolako proiektua izan da. Gustatu izan zaidana baina nik uste datuak falta zirela, gutxi espezifikatuta zegoela.


Bigarrena gure taldea izan da


Eta azkenengoak, Modulo aurkezpenaren talde berdina izan da, Blog batean oinarritzen ziren gu bezala, eta gustatu zait nahikotxo proiektua, ulertu egin da egin nahi zutena.



Troglodita taldeaen aurkezpena:




Hausnarketa:

Irakasleak esan digu ideia oso ona zela, baina ez dagoela guztiz ongi bideratuta. Nik birgogoratu nahi dut guk ez dakigula Internet Plataforma askoren berri eta erabilpena, eta ahal dugun heinean gure ideia bideratu dugula. Nik, pozik nago gure ideiarekin nahiz eta beharbada beste plataforma batekin erabiltzeko errazagoa izango zen. Gainera, uste dut etiketen bitartez lan egiten "arazoa" konpondu daitekeela, eta beraz, Blog-a benetan erabilgarria izan daitekeela ikastetxe horretan dagoen IKTen erabilpenaren arazoari aurre egiteko.


Azkenik, esango dut trastreatzen nengoelarik, ikusi dudala Childtopia; Interneteko web interesgarri bat dela; umeentzako egina.

2014-12-19 

Azkeneko klasea heldu da, badirudi atzo izan zela eduki genuenean lehenengo klasea eta Bloga erabiltzen hasi ginen lehenengo saioak...

Gaur gure Moduluko Lana aurkeztu behar izan dugu; prozesuari eman diogu garrantzi gehiena, gure zailtasunak, irtenbideak, erabakiak...eta horrelakoak. Azkenean, bideoa jarri genuelarik. Bideoa jartzerakoan arazo teknikoak eduki ditugu ez zelako entzuten, baina konpondu eta bideoaz gozatu dugu. Eguneroko honen amaieran ikusi ahalko duzue gure aurkezpena eta bideoa.

Esan behar dut nahiko nukeela jende gehiago egotea klasean, bideoaz gozatzeko eta iradokizunak entzun ahal izateko; hobekuntzak etab, eta ea gustatu bazaien jakiteko.

Ondoren, azken taldearen Proiektuaren aurkezpena ikusi dugu, ez zegoen oso jorratuta haiek azaldu duten bezala, baina ez da hain txarto egon, gustatu izan zait.

Azkenik, taldearen ebaluaketarako fitxa banatu digu irakasleak, hau betetzeko eta gure taldea kalifikatzeko. Azkeneko entregablea zen hau. Beraz, amaitu dugu!

Aurkezpena eta bideoa:







No hay comentarios:

Publicar un comentario