domingo, 21 de diciembre de 2014

Blogari amaiera emateko...

Irakasgaian honekiko nuen interesa oso handia zen hasiera hasieratik, irakasgaiarekin hasi baino lehen. Hala ere, uste nuen teknologiak ere ikuspuntu tekniko batetik jorratuko genituela: software, hardware, programazioa...hau da, ohikoa den informatika klase bat. Hala ere, banekien IKTen garrantzia eta gaia bera jorratuko genuela, baina horretan bakarrik zentratu gara, eta nahiago izan dut, izan ere, irakasle izateko beharrezkoa dena da formakuntza, baina baita ere kontzientziazioa eta jakitea gaiaren egoerari buzuz baita gaiari buruz ere.


Lehenengo klase teorikoetan IKTen gaia jorratu genuen, irakasleak bere ezagutzak transmitituz PowerPointen bitartez, bideoen bitartez, altuzko irakurketen bitartez, hausnarketen bitartez: azkenengo hauek hasieratik erakarri ninduten, begiak itxi, entzun, eta pentsatu, gai bati buruz pentsatzeko modu polita zen. Eta gogoratzen dut ariketa bat izan zela: berak zeozer irakurri eta momentu txiki bat genuen burutik pasa zitzaiguna idazteko edota marrazteko ere, nik marrazkiak eta hitz eta esaldi solteak idatzi nituen, ohitzen naiz oraindik ere, IKTen gaia modu orokorrean ikusi genuen irakurketa horretan eta idei azkar horietan, eta horrelako zeozer burutu zitzaidan, horrelako irudi bat, besteak beste:





Horrelako irudia presente egon da prozesuan zehar, izan ere, gizartea orain, teknologien eta komunikabideen gizartea da, eta beraz, horrelako irudi bat presente eduki behar dugula uste dut.


Klase teoriko horiek eta gero Blog-ak sortu genituenalrik, klase teorikoetan zein praktikoetan astekaria eta hausnarketak igo behar genituen; teorian, “IKTak hezkuntzak aireberritzeko aitzakia” testuaten laburpenarekin, erronkekin eta hausnarketarekin hasi ginelarik. Ondoren, blogean aurkituko ditugun sarrerak izango dira talde lanei buruzkoak, hau da, ikaskuntza gurpilei buruzkoak.


Hasieran S2koek gutxienez, nahiko galduta geuden Blogean saio teorikoak nola txertatzearekin, azkenean, etiketak erabiltzen egin genuen.

Ikaskuntza Gurpilak datoz gero beraz, eta hauetan 4 laguneko taldeetan, gutxi gora behera, gai bat jorratu behar zuten eta ondoren klasearen aurrean aurkeztu, baita ere txertatuz euren sintesia, notak, erronkak, hitz gakoak etabar haien Blogetan. Ikaskuntza gurpilek jorratu dituzten gaiak orokorrean hauek izan dira: Informazioaren Gizartea VS Ezagutzaren Gizartea, Web 2.0:  Gizarte pantaila anitza, Konpetentzia Digitala eta Eskola 2.0:praktika onak. Horiek azpi gaiak zituztelarik eta material desberdina landu behar zelarik gero klasearekin konpartitzeko.

Nire taldeak “Web 2.0: zer  da hori?” gaiari buruzko 3 testu eta bideo bat jorratu behar izan genuen, hau ulertu, landu ondo eta aurkezpen bat egin, Movie Maker eta gureahotsen bidezko bideoa bat egin genuen; gure metodoa eta ezagutzak berritzeko, baliabide digital berria erabili genuen.


Ikaskuntza Gurpilen lanen aurkezpenarekin amaitu ostean, Dokumentatzaileek lauhilabetean zehar eginiko lana aurkeztu ziguten; Dokumentatzaile talde bakoitzak talde desberdinei buruzko azterketa eign behar zuelarik eta gero haien Site-tan txertatu.



Ikaskuntza gurpilen metodoa polita da, eta aberatsa, baina zaila ere, ondo ateratzeko denok egon behar gara prest lan egiteko, eta gogotsu gainera. Hala ere, pozik nago emaitzarekin, nahiko ondo atera dela uste dut. Bestetik, esan behar dut, batzuetan aurkezpenak hain antzekoak zirenez, aspergarriak eta astunak egiten zirela batzuetan klaseak, eta hori nabari izan da asistentzian, baina egia da, holan, orain hausnarketa bat eginez irakasgai osoarena, ikusten dudala, oso ondo barneratu ditudala gaiak, eta beraz, ez dut pegarik jartzen.


Azkenik, irakasgaiari buruzko hausnarketa txiki bat egingo dut, izan ere, gaiz gai, egunez egun eta hainbat sarreratan eta entregatu beharreko azkeneko ebaluazio horretan sakon aritu nahiz horretan. Hor doa!

Irakasgai honen garrantzia izugarria da, ezinbestekoa alegia. Gauden gizartera moldatu behar gara hezkuntza komunitatea osoa, eta beraz, hezkuntza komunitate osoaren ardura da moldapen hori era egokian egitea: gobernuaren esku hartzea proiektu eta formakuntza eskaintzeko, irakasleen formakuntza hobetzea, kontzientzia hartzea eta ekimena izatea berritzeko haien metodoa, eta baita ere beharrezkoa da gurasoen eta umeen pazientzia egoera berritu arte. Hala ere, aldaketa azkar egin behar dugu, teknologien gizartea gero eta aurreratuagoa baitago, eta IKTak eskolan sartzea eta euren erabilpena handitzea ezinbestekoa da umeen hezkuntza osoa era etekingarria izateko, etorkizuneko bizitzan bitzitzeko, eta hori da hezkuntzaren funtsa:bizitzarako prestatu. Beraz, kontzientzia hartu behar dugu eta ekin behar diogu hezkuntza aldatzeari, irakasgai haiseran esan bezala testu baten: Hezkuntza aireberritzeari!

IKTen erabilpena sustatu, irakasleen prestakuntza eta formakuntza hobetu, kontzientziatu, eskuhartu, teknologiak eskura jarri...bidea ez da erraza, baina ekin behar diogu! Eta gu irakasleak izango garelarik, argi eduki behar dugu hori!


Honekin bukaera ematen diot nire Blogari, atal teorikoari dagokionez behintzat, espero dut baliagarria izatea irakasleren bati, inklusi niri ere, etorkizunean.





No hay comentarios:

Publicar un comentario